honduras

Michelettiren elkarrizketarako proposamena "manipulazioa" dela dio Zelayak

'De facto'-ko presidenteak azarorako deitu ditu hauteskundeak eta Zelayari horiek onartzeko eskatu dio. Onartzen ez baditu, elkarrizketarik ez dela egongo nabarmendu du Michelettik.

2009ko irailaren 23a
11:49
Entzun
Herenegun modu klandestinoan Hondurasen sartu zen Manuel Zelaya estatu kolpez kendu zuten Hondurasko presidentea eta herrialdeko krisia konpontze aldera Roberto Micheletti de facto-ko presidentearekin hitz egiteko prest agertu zen. Hala ere, Michelettik elkarrizketa izateko azaroaren 29rako deitu dituzten hauteskundeak onartzeko eskatu dio Zelayari. Proposamen hori "manipulazioa" dela uste du Zelayak. Haren ustez, azarorako deitu dituzten hauteskundeetan "guztientzat berdintasuna ez badago, traturik ez dago". Pasa den ekainaren 28an militarrek Zelaya agintetik indarrez kendu zutenetik, herrialdean sartzea debekatu dio Michelettik.

"Iritzi publikoa manipulatzeari utzi behar diote, ni elkarrizketa zuzena izatera etorri naiz", adierazi du Tegucigalpa hiriburuko Brasilgo enbaxadan babestuta dagoen Zelaya agintariak. Herenegun Hondurasen sartu zenetik haren hainbat jarraitzaile enbaxadaren ondoan bildu dira. Michelettik "lasaitasuna babeste aldera" atzo ezarritako etxeratze aginduari aurre egin zioten hainbat lagunek. Istiluak hasi eta ordu gutxira eremuaren kontrola bere gain hartu zuen Poliziak. Guztira 150 lagun atxilotu zituzten: ehun etxeratze agindua ez errespetatzeagatik, eta beste 50 liskarretan parte hartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.