Sovietar Errepublika Sozialisten Batasuneko presidente ohi Mijail Gorbatxov Afganistango gerraz mintzatu da, eta NATOk irabaztea "ezinezkoa" dela esan du. Bere hitzetan, AEBek euren tropa guztiak atera beharko lituzkete, "ez badute nahi beste Vietnam bat bihurtzea nahi". Barack Obama AEBeko presidenteak tropak ateratzeko erabakia txalotu du, baina horretarako ere "borroka" egin beharko dutela gaineratu du.
Gorbatxov SESBeko buru izan zen herrialde hori Afganistandik ateratzea erabaki zuenean, 1980ko hamarkada bukaeran, eta euren kasuan Iran, India, Pakistan eta AEBen babesa izan zutela gogorarazi du. "Amerikarrek babesten gintuztela esaten zuten, baina aldi berean miliziak entrenatzen ari ziren, gaur egun Afganistan eta geroz eta gehiago Pakistan ikaratzen duten horiek".
AFGANISTAN
Mijail Gorbatxov: "Ezinezkoa da NATOk Afganistango Gerra irabaztea"
"Beste Vietnam bat" nahi ez badute, AEBek tropak Afganistandik atera behar dituztela dio, eta AEBak izan zirela, hain zuzen, Afganistan eta Pakistan ikaratzen ari diren miliziak entrenatu zituztenak, 1980ko hamarkadaren bukaeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu