Bangladeshko agintariek emandako azken datuen arabera, 1.700dik gora dira Sidr zikloiaren ondorioz hildakoak; orain arte 1.795 hilotz erreskatatu dituztela zehaztu dute. Ohartarazi dute hildakoen kopuruak gora egin dezakeela hurrengo orduetan, ehunka baitira desagertuak. Bangladeshko UNB albiste agentziak kopurua 3.000ra igo daitekeela aurreikusi du. Besteak beste, ehun bat arrantzontzi desagetuta zeuden gaur goizean. Ekaitza dagoenean arrantzaleen babesleku izaten den Sundarban inguruan hilotz ugari aurkitu dituzte.
Hildakoez eta desagertuez gain, 3,2 milioi lagun beren etxeetatik aterarazi dituzte agintariek zikloitik babesteko. Azpiegituretan, berriz, itzeleko kalteak egin ditu ekaitzak: argindarrik eta urik gabe geratu dira ehunka herri, eta, horrez gain, ehunka milaka dira etxerik gabe geratu diren herritarrak. Uztan ere kalte handiak eragin ditu.
Bangladesh bertakoak ez ezik, nazioarteko erakunde eta elkarteak hondamendiari aurre egiteko lanetan ari dira.
Mundua
Mila eta zazpirehundik gora dira Bangladeshen zikloiaren ondorioz hildakoak
Ehunka lagun desagertuta daude, eta hildakoen azken kopurua 3.000ra irits daitekeela aurreikusten dute. 3,2 milioi biztanle beren etxeetatik aterarazi dituzte agintariek ekaitzetik babesteko. Azpiegituretan ere kalte handiak eragin ditu =i Sidr=i zikloiak: milaka lagun etxerik gabe utzi ditu, eta argindarrik eta ur hornikuntzarik gabe daude eremu zabaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu