Bart gauean 1.042 etorkin iritsi dira Libiatik Lampedusa uhartera. Italiako Poliziak jakinarazi duenez, lau ontzitan iritsi dira eta tartean 33 adingabe daude. Lehen ontzia 23:30ean iritsi zen eta azkena, goizaldean, 06:30ean.
Lau ontziak atzo arratsaldean ikusi zituzten poliziek, Siziliako Kanalean. Lampedusan prest zuten gaur goizerako itsasontzi bat etorkinak Italiako beste hiri batzuetara eramateko.