Mila preso kurduk gose greba hasi dute Turkian
ISTANBUL. Turkiako espetxeetan preso dituzten mila kurdu inguruk gose greba mugagabea hasi dute. Bakearen aldeko Batzarra erakundeak agiri batean azaldu duenez, preso horien aldarrikapen nagusia da Abdullah Ocalan PKK gerrillako buruak eta presoak balizko bake prozesu batean rol aktiboa izan dezala defendatzea, Ankarak ez baitio halakorik onartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu