Mila presok ihes egin dute Kongoko espetxe batetik
KINSHASA. Armatutako talde batek Kongoko Errepublika Demokratikoko Lubumbashi hiriko espetxeari eraso zion atzo; horren ondorioz, 967 presok ihes egin zuten. Agintarien arabera, erasotzaileen helburua Mai Mai miliziako buru Gedeon Kyungu Mutanga askatzea zen. Bi zaintzaile hil zituzten. 152 iheslari berriz harrapatu dituztela jakinarazi dute agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu