Palestina

Milaka errefuxiatu palestinarrek Nahr al Baredetik ihes egin dute bart

Errefuxiatu gunean oraindik jende asko dago, "borrokek harrapatuta". Egoera "etsigarria" dela diote.

2007ko maiatzaren 23a
12:44
Entzun
Libanoko Armadaren eta Fatah-al-Islamen arteko borrokak direla-eta, bart ere Tripoli ondoko Nahr el Bared errefuxiatu palestinarren guneko milaka lagunek ihes egin dute. Euren gauza batzuk hartu eta Badawi kanpamendura abiatu dira, bost bat kilometrora.

"Barruan oraindik, ordea, jende asko dago, borrokek harrapatuta. Zauritu ugari ere bada. Etsigarria da egoera", esan du Ali Mustafa hango bizilagun batek.

Atzo borrokak ez ziren hainbestekoak izan, Fatah-al-Islamek aldi baterako su-etena eman zuelako. Dena dela, Libanoko Armada Nahr el Bareden sartu zen ondoren.

Igandean libanoar soldaduen bonbardaketak hasi zirenetik, Nahr el Bareden ehun lagunetik gora hil direla agertu du Salim al Lababidik, Libanoko komunitate palestinarreko muftiak. Hildakoetako gehienak zibilak direla erantsi du. "Errefuxiatu guneko jende gehienak ez du zerikusirik Al Fata-Al Islamekin. Bonbardaketa bertan behera utzi beharko luketek, biktima gehienak zibilak baitira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.