Teheranen zazpi toki desberdinetatik abiatu dira manifestazioak, Unibertsitateraino iritsi arte. Han, errezoak egin dituzte, eta gero ostiraleroko derrigorrezko sermoia entzun dute. Milaka lagun izan dira bertan.
Israelentzat, AEBentzat eta Erresuma Batuarentzat heriotza eskatzen zuten oihuak entzun dira ugari, eta "munduko despotismoen eta sionismoaren kontra" afitxak zituzten bistan.
Iraneko presidente Mahmud Ahmadinejadek giroa berotu zuen asteazkenean, Israel mapatik borratu behar zela esanez, eta nazioartean zalaparta handia sortu du. Rujola Jomeinik zabaldutako mezua bere egin zuen presidenteak, eta palestinarren errebolta batek Israel mapatik kentzeko balio lezakeela azaldu zuen. Nazioarteko agintariek gogor kritikatu zituzten Ahmadinejadek esandakoak, baina presidenteak ez du atzera egin. Iraneko Irna informazio agentziari esan dio, AEBek eta Europak eskubide guztia dutela hitz egiteko, baina haien hitzek ez dutela baliorik beretzat. Beraz, asteazkenean esandakoak berretsi egin ditu. Gainera, bere hitzak irandarren hitzak direla azpimarratu du.
NBEren babesa lortu nahi du Israelek
Israelgo Gobernua ere ez da ezer egin gabe geratu. NBE Nazio Batuen Erakundearen babesa lortu nahi du, eta han Segurtasun Batzordearen presazko bilera eskatu du. Iran NBEtik botatzea da beraien helburua. Hala azaldu zuen hango lehen ministro Ariel Sharonek: "Beste herri bat desegitea eskatzen duen herri batek ezin du NBEren barruan egon".
Ekialde hurbila
Milaka iraniar kalera atera dira Israelen kontra eta Palestinaren defentsan
=iJerusalemen eguna=i ospatzen ari dira gaur Iranen; Rujola Jomeini ajatolak Israelen kontra eta Palestinaren defentsan izendatutako jaieguna. Milaka iraniar kalera atera dira, eta "Israel mapatik borratzeko" eskatuz manifestazioak egin dituzte. Protesten testuingurua bero zetorren, izan ere, Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek Israelen kontrako adierazpen gogorrak egin zituen asteakenean. Hain justu, Israel mapatik kendu behar dela aldarrikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu