Manifestazioa abiatu baino 45 minutu lehenago hasia zen jendea elkartzen Ajjacioko Geltokiko Plazan. Gilles Simeoni Korsikako presidenteak deituta, eta Macron etorri aurretik, indar erakustaldia egin nahi zuten abertzale korsikarrek, eta halaxe egin dute, mezu argia helaraziz Frantziako presidenteari: negoziazio politikoak hasi behar dira. Simeonik "historikotzat" jo du gaurko manifestazioa. 15.000-20.000 manifestari izan direla dio.
Antolatzaileen lehen datuen arabera, 10.000 pertsona daude manifestazioan. Inoiz egindako jendetsuena litzateke; Yvan Colonnaren aldeko manifan 8.000 izan ziren #korsika@berria
— Ander Perez Zala (@Anderpz) 2018(e)ko otsailak 3
Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat leloa zuen manifestazioak, eta protagonismo handia izan dute gazteek, beraiek eraman baitute pankarta. Kantu ugari abestu dituzte.
Leloa: 'Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat'. Jendetza hurbildu da Ajacciora. Gazteak, manifestazioaren buru #korsika@berriapic.twitter.com/8IajOOu46l
— Ander Perez Zala (@Anderpz) 2018(e)ko otsailak 3
Gazteak ez ezik, manifestazioan izan dira abertzale historikoak ere. Tartean, Edmond Simeoni.
Edmond Simeoni, Korsikako nazionalismoaren aita, Ajaccion da ere. 83 urte ditu #korsika@berriapic.twitter.com/aOn07lCoXv
— Ander Perez Zala (@Anderpz) 2018(e)ko otsailak 3
Euskal Herritik ere joan dira batzuk, elkartasuna agertzera.
With Max, Edmond and Gilles Simeoni for Corsica, For Freedom. #demucrazia#Sulidarità pic.twitter.com/VeIXtrVdDW
— Lorena Lz de Lacalle (@lorenalacalleA) 2018(e)ko otsailak 3