Irudia. Pakistan
MILAKA LAGUN, UHOLDEETATIK IHESI
Pakistango uholdeak ondorio larriak eragiten ari dira. Gutxienez 248 lagun hil dira dagoeneko, eta ia milioi bat etxebizitza hondatu ditu. Gainera, epidemiak zabaldu dira; kolera, malaria eta beherakoa etengabe zabaltzen ari dira, uraren bitartez. Azken datuen arabera, sei milioi lagun ingururi kalte egin diete uholdeek, eta Pakistango beste eremu batzuetara alde egin behar izan dute 280.000 baino gehiagok. Irudian ume bat ageri da, gaixo, kanpaleku batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu