Gaur Diada Aberri Eguna ospatzen ari dira Katalunian, eta ekitaldi nagusietako bat arratsaldeko manifestazioa izan da, independentziaren aldekoa. Som una nacio, volem Estat propi lelopean milaka lagunek hartu dute parte martxan. Besteak beste, Joan Laporta Bartzelona futbol klubeko presidenteak eraman du pankarta -eztabaida sortu da azken egunetan horren inguruan-. Harekin batera, Kataluniako beste aurpegi ezagun asko egon dira.
Manifestazioa bloke ezberdinetan egin dute. Lehengoan Maulets gazte independentistak eta CUP taldea izan dira. Bigarrenean, independentziaren aldeko plataformak, eta bertan ziren Laporta, Vincent Partal Vilaweb webguneko zuzendaria edota Vicent Santsis Avui egunkariaren zuzendari ohia. Hirugarren blokean ERC alderdi independentistako buruzagiak zihoazen.
Laportak babesa eman dio Arenys de Munteko autodeterminazio erreferendumari
Arenys de Munten (Bartzelona, Herrialde Katalanak) igandean egitekoak diren autodeterminazio kontsultari babesa eman dio Laportak, eta herri guztietan horrelako galdeketak egitearen alde agertu da,Vilaweb webgunearen arabera. Katalunia estatu subirano, sozial eta demokratikoa izatearen alde al zaude? erantzun beharko dute herritarrek.
Bartzelonako 14. Epaitegiak erreferenduma bertan behera uzteko agindu du, baina antolatzaileek deialdia mantendu dute.
Mundua
Milaka lagunek eskatu dute Kataluniaren independentzia Bartzelonan
Gaur Diada Aberri Eguna ospatzen ari dira. Besteak beste, Joan Laporta Bartzelona klubeko presidenteak eraman du martxako pankarta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu