MunDUA

Milaka lagunek Kataluniaren autodeterminazio eskubidea eskatu dute Bruselan

Plataforma batek antolatu du ekimena. "Katalan askok nahi dute Europako Batasunaren barruan estatua sortzea".

2009ko martxoaren 7a
15:58
Entzun
Kataluniaren autodeterminazio eskubidea eskatzeko milaka lagunek manifestazioa egin dute gaur Brusela erdigunean, festa giroan. Deu mil a Brussel·les per l'autodeterminació de la nació catalana (Hamar mila Bruselan Kataluniako nazioaren autoteterminazioaren alde) plataformak antolatu du ekimena, eta antolatzaileek diote hamar mila lagun baino izan direla - Bruselako Poliziaren arabera, 2.900-5.000 lagun batu dira-.

"Katalunian gehiengoak autodeterminazio eskubidea gauzatzeko gogoa duela munduari erakustea izan da manifestazioaren helburua", esan du Enric Canela plataformako arduradunetakoak. "Katalan askok nahi dute Europako Batasunaren barruan estatua sortzea".

Lehengo ostegunean Europako Legebiltzarreko bi kideri egitasmoa aurkeztu zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.