Egipton sartu dira gaur milaka eta milaka palestinar, Gazatik (Palestina), Rafa herriko mugan lehergaiekin bi zulo egin ondotik. Egiptoko soldaduek ez dute parte hartu uholdea geratzeko.
Azkeneko egunetan Gazan blokeoa areagotu egin du Israelek -atzo pixka bat leundu bazuen ere, argindarrerako erregaiak jasotzen utziz Gazako bizilagunei-, eta horrek eragina izan du gaurko gertaeran. "Beste giro bat ikusi nahi nuen, Gazan dagoen blokeoarekin eta indarkeriarekin aspertuta nagoelako", adierazi du iheslarietako batek, Mahmud Abeidak (20 urte ditu).
Osasun arloko hainbat arduradunek esan dutenez, elikagaiekin-eta prest dituzte lau furgoneta Gazan sartzeko.
Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak esan du bere gobernua orain arte bezala ariko dela Gazaren kontra, "hemendik Israelera koheteak botatzen segitzen duten bitartean". Milaka palestinar Egiptora pasatu direla-eta, Barakek ez du aipamenik egin.
Mundua
Milaka palestinar Egipton sartu dira, elikagai bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu