Bost mila bat zapatista batu ziren atzo (bart gaua Euskal Herrian) Oventicen, elkarretaratze horren bidez Oaxacako estatuan Ulises Ruiz gobernadorea kargutik kentzeko borrokan ari direnei elkartasuna adierazteko. Oaxacako ehunka herritarrek mobilizazio eta protestak egin dituzte azken hilabeteetan, arestian esan bezala, Ruiz gobernadorea kargutik kentzeko ustela dela iritzita.
Zapatistetako askok burua estalita parte hartu dute elkarretaratzean, eta Hortensia komandanteak egin du hitzaldia. Mexikoko Polizia Federalak errepresio bortitzarekin erantzun duela Oaxacan salatu du, eta atxilotu dituzten dozenaka herritarretatik askok torturak jasan dituztela. Bereziki, Oaxacan atxilotutako emakumeen egoera salatu du Hortensia komandanteak, eraso sexualen biktima izan direla agertuz.
Ruiz gobernadorearen ustelkeriaren eta zapalkuntza praktiken kontra altxatu ziren herritarrek Oaxacako erdialdea okupatuta izan zuten hainbat astez, iragan urri amaieran Mexikoko presidente Vicente Foxek Polizia Federala bidaltzea erabaki zuen arte. Aipatu bezala, dozenaka lagun atxilotu dituzte, eta bederatzi lagun hil ere egin dira manifestarien eta Poliziaren arteko borroketan.
Mundua
Milaka zapatista batu dira Oventicen, Oaxacako protestei babesa adierazteko
Mexikoko Poliziak Oaxacan atxilotutako dozenaka lagun torturatu dituela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu