MunduA

Milatik gora desagertu eta 137 hildako Txinako uholdeetan

2010eko abuztuaren 9a
17:39
Entzun
1.348 lagun desagertuta, eta momentuz, 137 hildako uholdeek eragindako lur-jausien ondorioz Txinan, Gansu eskualdean. Hori da Xinhua berri agentzia ofizialak eman duen datua. Lur jausiek Zhouqu barrutia suntsitu dute. Barruti horixe bera astindu zuen 2008ko lurrikarak ere.

Lur jausiaren ondorioz, laku artifizial bat sortu da, Bailong ibaiaren bidea itxiz. Horregatik, militar txinatarrek lakua dinamitatu dute Zhouqutik gertu pilatu den ura hustutzeko. Lakua, gaur, hiru kilometroko luzera izatera iritsi da, eta, atzo bezala, gainezka egiteko arriskua dago. Lakuak gainezka egitearen ondorioz, etxe asko suntsituta geratu ziren eta kaleak metro bat arteko lokatzez bete ziren.

1998tik Txinak ez du horrelako urte txarrik izan eurite eta uholdeei dagokionez. Gaur arte, 1.500 lagunetik gora hil eta desagertu dira Txinan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.