Orduak pasatu ahala gorantza do Nepalen izandako lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua. Nepalgo Poliziak emandako azken datuen arabera, gutxienez 876 dira hildakoak. Lurrikararen epizentroa hanbat hiritatik gertu izan da, eta kalte handiak eragin ditu herrialdearen erdialdean. Katmandu hiriburuan, handienetakoak —lurrikararen epizentrotik 80 kilometrora dago—. 200 lagun inguru hil dira han, iturri ofizialen arabera. Hainbat auzo guztiz txikituta utzi ditu, gainera. Tartean, eraikin historiko batzuk ere bota ditu.
Everest mendiaren magalean ere ondorio larriak eragin ditu lurrikarak. Berri agentzien datuen arabera, oinarrizko kanpamentuan zeuden zortzi lagun hil dira gutxienez. Beste hainbat lagun ere zauritu dira. Tartean, Iruñean bizi den argazkilari espainiar bat.
Nepal hondatu du gehien lurrikarak, baina ondoko herrrialdeetan ere hil da jendea. Indian 35 gutxienez, eta Txinan bost.
Azken 80 urteetan Nepalen izan den lurrikararik gogorrena izan da gaurkoa. 1934ko lurrikara batean 10.000 herritar inguru hil ziren, Richter eskalan 8 graduko lurrikara baten ondorioz