Thailandiako armadako kide bat da erasotzailea. Hango komunikabideen arabera, Humvee motako 4x4 ibilgailu batekin sartu da Nakhon Rachtasima hiriko merkataritza gune batera, eta han 17 pertsona hil ditu tiroz.
Hasieran militarrak ihes egin zuela zabaldu bada ere, lekukoek azaldu dute eraikin barruan jarraitzen duela, eta beste 16 lagun dituela bahituta. Erasotzaileak hainbat mezu idatzi ditu sare sozialetan tiroketaren ostean, eta bertan dio «nekatuta» dagoela.
Lerro hauek idazteko unean, segurtasun indarrak eraikina inguratzen ari ziren, eta barrura sartzeko prestatzen.