Ali Abdula Sale presidentearen aurka altxatu diren Yemengo armadako desertoreek Saleren gobernuak Yemen hegoaldean Al Kaeda sarea laguntzen duela salatu dute gaur ohar baten bidez. Oharrean diotenez, presidentearen aurkako protestak bertan behera uzteko ari da Al Kaeda laguntzen, Abian probintzia kontrolatu ahal izateko.
Yemenen urtarrilaren 27an altxatu ziren herritarrak Saleren aurka, Tunisiako eta Egiptoko eredua jarraituz, eta orain dela zenbait aste hainbat militarrek bat egin zuten oposizioarekin. Al Kaeda laguntzea "krimena eta aberriaren aurkako konspirazioa" dela gaineratu dute militarrek oharrean.