Levallois-Perreten gertatu da, 08:15ean. Soldaduak kuarteletik atera berriak ziren, eta auto bat gainera etorri zaie. Sei militar zauritu ditu erasotzaileak; haietatik bik hausturak dituzte, baina arriskutik kanpo daude, medikuen arabera. Erasotzaileak ihes egin du, baina, Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu dute, harrapaketen ustezko egilea delakoan.
Philippek ez du xehetasun gehiago eman, gertatutakoa "ikerketa fasean" dagoela eta. Terrorismoaren aurkako fiskaltzak bere gain hartu du gertatutakoaren gaineko ikerketa, eta "hilketa saioa" izan dela adierazi du. Patrick Balkany alkateak, berriz, lotsagarritzat jo du gertatutakoa.