Hakkari probintzian gertatu da erasoa, Turkiaren menpeko Kurdistanen. NTV telebista kateak zabaldu dutenez, urrutiko aginte bat erabiliz lehertarazi dute, eta Turkiako militarren seme-alabak zeramatzan autobusa izan du jomuga. Haurrak eta soldaduak zihoazen barruan.
Hala ere, iturri horien arabera, zauritu gehienak —bi emakumezko ezik— ez dira autobuseko bidaiariak, baizik eta autobusa eskoltatzen zihoan ibilgailu militarreko zortzi soldaduak, eta kalean jolasean ari ziren hamaika ume. Hakkariko Ospitale Militarrera eraman dituzte, eta inor ez dago hiltzeko arriskuan.
Turkiako Gobernuak PKK Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio segituan erasoa; dagoeneko hamasei lagun atxilotu dituzte.
Mundua
Militar turkiarren haurren autobus bati eraso diote Kurdistanen
Mina baten eztandak 21 lagun zauritu ditu Turkiaren mendeko Kurdistanen: hamaika haur eta hamar pertsona nagusi. Militar turkiarren seme-alabak eskolara eramateko autobus bat igarotzen ari zela zartarazi dute mina, eta Turkiako Gobernuak PKK Kurdistango Langileen Alderdiari egotzi dio. Dagoeneko hamasei lagun atxilotu dituzte atentatuarekin lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu