Estatu kolpea Sao Tome eta Principen

Militarrek estatu kolpea jo dute Sao Tome eta Principen, errepublikako presidentea atzerrian dela

Gaur goizaldeko hirurak aldera jarri dute abian Sao Tome eta Principeko militarrek estatu kolpea, hiriko telebista eta irratira sartu eta horien hedapena bertan behera utzi dutenean. Halaber, hiriko banketxe nagusienean ere sartu dira Fernando Pereira militarren buruak zuzenduriko soldaduak. Lusa agentzia portugaldarraren arabera, momentuz ez da hildakorik izan, baina herrialde horretako Gobernuko goi agintari asko atxilotuta dauzkate.

2003ko uztailaren 16a
16:30
Entzun
Portugalgo kolonia izandako Sao Tome eta Principe Afrikako herrialdean estatau kolpea jarri dute indarrean gaur goizaldean militarrek. Lusa agentziak dioenez, Fernando Pereira militarburuak zuzendu du kolpea. Goizaldeko hirurak aldera sartu dira militarrak bertako irrati eta telebista nagusiko egoitzetan, eta Maria das Neves lehen ministroa atxilotuta eraman dute. Kolpea jo duten momentuan errepublikako presidente Fradique Menezes Nigerian zegoen bisita pribatu batean.

Portugalek Sao Tome eta Principen duen enbaxadore Mario de Jesus Santosek adierazi duenez, altxamendu militarraren ondorioz ez da hildakorik izan, baina exekutiboko goi agintari asko atxilotuta eraman dituzte militarrek. Lehen ministroaz gain, Parlamentuko presidente Dionisio Dias, Defentsa ministro Fernando Daqua eta Giza-baliabideen ministro Rafael Blanco ere atxilotuak izan dira.

'Cobo' ezizenez ezagunagoa den Fernando Pereira militar buruak Sao Tomeren independentzia ospatzeko 28. urteurrena pasa eta berehala bideratu du estatu kolpea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.