Militarrek ezarritako gobernuburuak ez ditu erasoak gelditu

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Iragan otsailean, Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiak Ahmed Shafik izendatu zuen trantsizio gobernuko lehen ministro 30 urteko agintaldiaren ondoren. Hark, baina, dimisioa aurkeztu zuen hilabete baino lehenago, eta Junta Militarrak orduko Garraio ministro zena izendatu zuen trantsizio gobernuko buru,Esam Sharaf.

Behin-behineko gobernua, beraz, militarren agintaritzapean egon da hasieratik, eta azken egunetako protestan ere militarrek esku hartu dute ekintzaileak geldiarazteko. Militarraren pisua da demokraziaranzko bidea gehien zailtzen ari dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.