Militarren egoitzei eraso egin diete Nigerian
ABUJA. Nigeria iparraldeko Maiduguri hirian armadako eta zerbitzu sekretuen egoitzen aurkako eraso suizidak egin zituzten atzo. Armadako jeneral batek adierazi duenez, hiru erasotzaile hil ziren, baina lekuko batek dio soldadu bat ere zendu zela. MilitarrekBoko Haram talde islamistari egotzi diote erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu