Irudia. Egipto
MILITARREN KONTRAKO ALDARRIA
Milaka herritar atera ziren atzo Egiptoko hiriburuko kaleetara, Hosni Mubarak presidente ohia eroriz geroztik herrialdea gidatzen duen Kontseilu Militarraren kontra protesta egiteko, eta ez zen inolako istilurik sortu. Hainbat martxa egin zituzten Kairon, eta Defentsa Ministerioaren aurrean amaitu ziren denak. Boterea gobernu zibil baten esku lagatzeko eskatu diote beste behin herritarrek militarrei, eta gaurko deitutako greban parte hartzeko eskatu dute. «Iraultza ez da doakoa» eta «ogia, askatasuna, eta justizia soziala» oihukatu zuten, besteak beste, manifestariek. Irudian, milaka manifestari, atzo, Kairon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu