katalunia

Militarren mehatxuek segitzen badute, Espainiari boto eskubidea kentzeko eskatu diote Europari

CiU, PSC, ERC eta ICVko europarlamentarioek gutuna helarazi diote Europako Batzordeko presidenteordeari.

2012ko urriaren 22a
06:47
Entzun

Ramon Tremosa (CiU), Maria Badia (PSC), Ana Miranda (ERC) eta Raul Romeva (ICV) katalan europarlamentarioek Europako Batasunari eskatu diote Espainiari ken diezaiola EBn botoa emateko eskubidea, baldin eta espainiar militarrek Kataluniarekiko "mehatxuak" egiten jarraitzen badute. Gutuna helarazi diote Viviane Reding Europako Batzordeko presidenteordeari.

Europarlamentario haiek diote Lisboako Ituneko 7. artikuluaren arabera balegokeela horretarako aukera.

Kataluniako Legebiltzarrak duela aste batzuk Generalitateari eskatu zion datorren legealdian autodeterminazio galdeketa burutu dezala. Espainiako armadako hainbat kide horren aurka azaldu dira, eta batzuek indarra erabili beharko litzatekeela ere esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.