Militarren rola trantsizioan

2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
2011

Otsailak 11. Mubarak joan eta Tantawik hartu zuen agintea.

Otsailak 13. Junta Militarrak konstituzioa baliogabetu eta parlamentua desegin zuen

Martxoak 20. Konstituzioa aldatzearen aldeko emaitza irten zen erreferendumean.

Apirilak 13. Mubarak eta bere bi seme atxilotu zituzten.

Azaroak 25. Junta Militarrak gobernua osatzeko agindu zion Kamal Ganzuri lehen ministro ohiari.

2012

Urtarrilak 25. Junta Militarrak larrialdi egoera eten eta boterea parlamentuari utzi zion.

Otsailak 22. Anaia Musulmanek gehiengoa lortu zuten legebiltzarrean.

Maiatzak 24. Presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten.

Ekainak 2. Mubaraki bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten manifestarien hileta leporatuta.

Ekainak 14. Konstituzio Auzitegiak parlamentuaren osaketa baliogabetu zuen, eta Bakartze Politikoaren Legea konstituzioaren aurkakoa zela ebatzi zuen.

Ekainak 24. Hauteskunde Batzordeak Mursi presidente izendatu zuen.

Uztailak 24. Hixam Qandil lehen ministro izendatu zuten.

Abuztuak 12. Mursik Tantawi Defentsa Ministeriotik kendu zuen eta presidentearen boterea mugatzen zuen dekretua baliogabetu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.