Irudia. Somalia
MILIZIA ISLAMISTAK LAGUNTZA ETEN DU
Nazioarteko hainbat erakundek salatu dutenez, Al Shabab milizia islamiarrak oztopoak jarri ditu atzerriko laguntza Somaliara iristeko. Herrialdean bizi den gosetearen ondorioz, gainera, milaka somaliarrek Muqdishoko errefuxiatuen kanpalekuetara eta Kenyako mugara ihes egin dute. Miliziak, ordea, herritarrak hara joatea eragotzi nahi du, eta elikagaiak eta bestelako laguntzak bere gain hartu ditu. Joan zen uztailaren 20an, Nazio Batuen Erakundeak Somaliako gosetearen larritasunaren berri eman zuen. Lehorteak eta herrialdeak bizi duen gerra egoerak somaliarrak herrialdetik alde egitera behartu ditu, eta laguntza gutxi iritsi zaie oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu