ukraina

Miliziano errusiazaleek etxeratze agindua jarri dute Donetsken

Gerra legea ere aldarrikatu dute, Ukrainako segurtasun indarrek hiriaren hainbat gune berreskuratu ondoren.

Ukrainako soldaduak, Donetsk inguruan. ANASTASIA VLASOVA / EFE
2014ko uztailaren 16a
09:49
Entzun

Ordena publikoa sendotzeko neurri gisa hartu dituzte bi erabaki horiek. Igor Strelkov miliziano errusiazaleen buruzagiak azaldu duenez, herritarren segurtasuna bermatzea dute xede, "hiriaren kanpoaldean borrokak" baitaude. Strelkovek jakinarazi du etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara egongo dela indarrean.

Ukraina ekialdeko hainbat gunetan borrokek aurrera jarraitzen dute. Gobernuaren indarrek miliziano errusiazaleen menpe zeuden hainbat hiri berreskuratu dituzte azken egunetan; Sloviansk eta Kramatorsk, esaterako.

Azken 24 orduetan Ukrainako 11 soldadu hil dituzte gutxienez. Ukrainako Defentsa Ministerioak azaldu duenez, "terrorismoaren kontrako operazioaren gunean egoera konplikatua da". Tentsio guneak Donetsk, Luhansk, Lisichansk, Antratsit, Severodonetsk eta Krasnodon dira, iturri horren arabera.

Borrokak areagotu egin dira azken egunetan Errusiarekiko mugan. Erresuma Batuak eta Alemaniak ez dute baztertu Moskuri zigor gehiago ezartzea, Ukrainako gatazkan duen jarreragatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.