Najafen Ali imamaren meskitaren inguruan ari dira gertatzen borrokak. Xiiten gune santuetako bat da hori, eta joan den apiriletik han daude gotortuta Moktada Al Sadr imamaren inguruan antolatutako Mehdi Armadako miliziano xiitak. Abuztuaren 5ean armetan altxatu ziren, eta, harrezkero, enfrentamenduak izan dituzte etengabe AEBetako Armadarekin eta Irakeko Poliziarekin.
Atzodanik, Alien mausoleotik 800 metrora daude AEBetako indarrak, baina, hala ere, ez dutela amore emango iragarri dute Al Sadren aldeko miliziek.
Baina Najafen ez ezik, Irakeko beste zenbait hiritan ere borroketan dabiltza. Hala, azken 24 orduetan 17 pertsona hil dira eta 105 zauritu dira herrialde osoan izandako enfrentamendu eta atentatuetan Irakeko behin-behineko Gobernuko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.
Horietako hamabi heriotza Bagdad hiriburuan gertatu dira, xiitak nagusi diren Sadr City auzoan miliziano xiitek AEBetako soldaduekin izan dituzten borroketan. Gainerakoan, Najafen, Hillan eta Bakuban hil dira.
Irak
Miliziano xiitak eta AEBetako Armada borroketan dabiltza berriro Najafen
Aldian aldiko negoziazio eta barealdiak gertatzen diren arren, elkarren kontrako borroketan sgitzen dute Irakeko Najaf hirian —xiiten gune santuan— miliziano xiitek eta AEBetako Armadak (Irakeko Poliziaren laguntzarekin). Bart gauean soldadu estatubatuarrek Ali imamaren meskitan gotortuta dauden erreboltariak tirokatu dituzte helikopteroetatik. Goizean, tankeak eta borrokarak ibilgailuak erabili dituzte. Azken 24 orduetan 17 lagun hil dira Iraken Koalizioko indarren eta gerrillarien arteko borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu