Bosniako gerran gertatutako sarraskien erantzule nagusitzat Slobodan Milosevic Serbiako eta Jugoslaviako presidente ohia jo zuen nazioartekoak eta, kaleko mobilizazioek hura agintetik kendu ondoren, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegira eraman zuten. Epaiketa 2002ko otsailaren 12an hasi zen, Hagan (Herbehereak), eta gerra krimenak, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa egiteaz akusatu zuten. Auzitegi horren zilegitasuna zalantzan jarri zuen, hasieratik, Milosevicek, eta nazioarteko konplot baten biktima dela salatu du. Bi urte irautekoa zen auziak beranta hartua du, akusatuaren osasun arazoengatik.
Milosevic, Jugoslavia Ohirako Auzitegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu