jugoslavia ohia

Milosevicen auzia uztailaren 14an hasiko da

Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiko epaileek uztailaren 14an zehaztu dute Slobodan Milosevicen kontrako epaiketaren fase berria, defentsari zegokiona, alegia. Atzo egitekoak ziren epaiketa, presidente ohiaren osasun egoera larria tarteko atzeratu zen.

2004ko uztailaren 6a
19:36
Entzun
Jugoslaviako presidente izandakoaren osasun txarra dela eta, leporatzen zaizkion gerra krimen eta genozidioaren aurkako defentsa fasea bere horretan gelditu da. Prozesua, bestelako atzerapenik ez bada, uztailaren 14ean hasiko da. Dena den, egun horretan hasiz gero, uztailaren 21ean berriz gelditu egingo da epaiketa, tribunalaren oporrak direla eta. Abuztuaren 31n hasiko da berriz. Atsedenaldi hau, Jugoslaviako presidente ohiari bere defentsa lantzeko lagungarri izango da.

Bestalde, prozesua zuzentzen duen Patrick Robinson epaileak, erabaki gabe utzi du, Milosevicen defentsa zuzenduko duen abokatu bat aukeratzearen auzia. Tribunalak, bestela ere,kardiologo bat bilatu beharko du Milosevic bere burua defendatzeko gai izango den ala ez erabakiko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.