Fiskaltzak laguntzaileak jarri dizkio Milosevici, horrela, prozesuak aurrera egin dezan. Izan ere, ez da lehen aldia epaituaren egoera larria dela-eta epaiketa atzeratzen dela.
Milosevici atsedena hartzeko esan zioten medikuek joan zen astean. Horregaitik, presidente ohiak salatu egin du epaiketara joan behar izana, epaileek bai baitzuten bere osasun egoeraren berri.
Patrick Robinson epaileak esan duenez, gaur edo bihar erabakiko dute epaiketarekin nola jarraitu.
Jugoslavia ohia
Milosevicen kontrako epaiketa atzeratu egin da, bere osasun egoera tarteko
Bere buruaren defentsa egiten hasi behar zuen gaur Jugoslaviako presidente ohi Slobodan Milosevicek, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegia bere kontra egiten ari den epaiketan. Epaiketa atzeratu egin dute, ordea, Milosevicen osasun egoera dela-eta. Gerra kriminengatik epaitu behar zuten. Presidente ohiak epaileei bere osasuna "okertzea" leporatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu