Irudia.Pakistan
MINISTRO KRISTAU BAT HIL DUTE TIROZ
Shahbaz Bhatti Pakistango Gutxiengoen ministroa hil zuten atzo tiroz Islamabaden. Ministro kristaua autoan zela, beste auto batetik ateratako armadun gizon batzukhogei aldiz tirokatu zuten. Bhatti gobernuko ministro katoliko bakarra zen, eta biraoen kontrako legearen aurka nabarmen egin izan du. Lekuko telebisten arabera, Al Kaedako panfletoak agertu dira hilketaren lekuan eta eurak jo dituzte erantzuletzat. Duela bi hilabete Punjab probintziako gobernadorea ere tiroz hil zuten biraoen kontrako legea aldatzeren aldekoa zelako. Irudian, Bhatti ministroaren jarraitzaileen manifestazioa hilketa salatuz. atzo, Karachin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu