Ministro sunitak baztertu ditu Irakeko Gobernuak
BAGDAD. Nuri al-Malikiren gobernuak Iraqija blokeko hiru ministro baztertu ditu Iraken. Sunitek babesten dute, batik bat, Iraqija. Taldea gobernuari eta parlamentuari boikot egiten saiatu da Tareq al-Haxemi presidenteorde sunitaren kontrako atxilotze agindua eman zutenetik. Boikota amaitu arte euren ministeriotatik at utzi ditu Al-Malikik. Xiiten eta suniten arteko tentsioak gobernuaren ezegonkortasuna areagotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu