Mitt Romney garaile izan da Ohion, Virginian, Vermonten, Massachussettsen, Idahon eta Alaskan, AEBetako errepublikarren presidentetzarako hauteskundeetan.
Ohio da estatu erabakiorrenetako bat, eta horretan gutxigatik lortu du garaipena Romneyk. Botoen %96 zenbatuta, Romneyk %38ko babesa zuen eta Santorumek %37koa —12.000 botoen aldea—. Lehian zeuden 66 ordezkarietatik 30 eskuratu ditu Romneyk; Santorumek, berriz, 25.
Idahon botoen %77,7 lortu du, Massachussettsen %72, Virginian %59,5, Vermonten %40,4 eta Alaskan %32,6 (oraindik zenbaketak amaitu gabe zeudenean emandako datuen arabera).
Santorumek Oklahoman (%33,7), Ipar Dakotan (%40,1) eta Tennesseen (%37,3) irabazi du.
Georgian Newt Gingrich gailendu da.