mundua

Mitt Romney irabazle Wyomingen, botoen %39 eskuratuta

Rick Santorumek %33ko babesa lortu du; Ron Paulek, %20koa; eta Newt Gingrichek, %8koa. Romneyk atzo Arizonan eta Michiganen lortu zuen garaipena.

2012ko martxoaren 1a
17:56
Entzun

Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiak Wyoming estatuan garaipena lortu du, botoen %39rekin. Rick Santorumek, haren aurkari zuzenak, botoen %33 lortu du, CNN katearen arabera.

Bestalde, Ron Paul hautagaiak botoen %20 eskuratu ditu, eta Newt Gingrich hautagaiak, berriz, %8. Ondorioz, Paulek sei ordezkari gehiago izango ditu, eta Gingrichek, bat gehiago.

Otsail osoan izan dituzte hauteskundeak Wyomingen, eta gaur amaitu dute azken kontaketa. Romneyk atzo Arizonan eta Michiganen irabazi zuen, eta AEBetako errepublikanoen lehian lehen postuan da.

Wyomingeko emaitzak, hala ere, ez du aparteko garrantzirik azaroan izango diren hauteskundeei begira, herrialde osoan biztanle gutxien duen estatua delako eta 2.000 lagun inguruk bakarrik parte hartu dutelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.