Mladicen aurkako epaiketa berriz hasi da
HAGA. Ratko Mladic Bosniako gerran serbiarren buruzagi militar izandakoaren aurkako epaiketa martxan da berriz ere atzotik. Fiskaltzak defentsari eman beharreko dokumentuetan egindako hutsek bi hilabetez eten dute auzia. Atzo, Bosniako gerran Mladic buru zuten tropek Vrbanjci herrian egindako sarraskiaren berri eman zuen lekuko batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu