Mladicen epaiketa atzeratu dute epaileek
BRUSELA. Ratko Mladic Bosniako serbiarren buruzagi militar ohiaren aurkako epaiketa egun jakinik gabe atzeratu dute Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegian, Fiskaltzak defentsari agiri batzuk berandu helarazi zizkiolako. Epaiketa «lehenbailehen» berrabiaraziko dute. Berez, hilaren 29an jarraitzekoa zen. Fiskalak berretsi du Mladicek «antolatu, bultzatu eta agindu» zuela Bosniako musulmanen aurkako «genozidioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu