MME-ren Hong-Kong-eko goi bilera

MMEren aurkako manifestarien aurka gas paralizatzailea erabili du Hong Kongeko Poliziak

MME Munduko Merkataritza Erakundea Hong Kongen (Txina) egiten ari den goi bileraren harira globalizazio neoliberalaren aurka protestatu nahi izan duten manifestariei gogor oldartu zaie Polizia: besteak beste, gas paralizatzailea jaurti diete. Gainerakoan, gaur hasi da MMEren goi bilera, eta Pascal Lamy erakundeko zuzendariak "irekiak eta ausartak" izateko eskatue die parte hartzen ari diren 149 estatuetako ordezkariei.

2005eko abenduaren 13a
17:22
Entzun
"Har ezazue arrisku txiki bat, neurtua, merkataritza aske eta zuzena erdiesteko baldintza orekatuagoak lortzeko", esan du Lamyk hasiera hitzaldian. Esaldi horren bidez, MMEn parte hartzen duten 149 estatuetako ordezkariei liberalizazioan are eta gehiago sakontzeko trabarik ez jartzeko esan nahi izan die Lamyk, horixe baita 2001ean Dohan hasi eta orain Hong Kongen aurrera jarraitzen duen prozesuaren xedea: liberalizazioan sakontzea, batik bat, nekazaritzaren, zerbitzuen, eta industria ondasunen liberalizazioan.

Hain justu, liberalizazo mugimendu horren aurka daude globalizazio neoliberalaren kontrako mugimenduak, eta, bereziki, nekazari elkarteak. Manifestazioan goi bilera egiten ari diren lekura iristen saiatu dira guar goizean, baina Polizia gogor oldartu da haien aurka. Besteak beste, gas paralizatzaileak jaurti dizkiete. Horren aurrean, Hego Koreako nekazari ekintzaileek itsasora salto egin eta han jarraitu dute protesta egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.