Gazako 21 asentamentu eta Zisjordaniako lau kokagune txiki hustuta, atzo amaitu zuen Israelek “deskonexio plana”, baina etxebizitzak eta militarren eraikinak eraistea, eta israeldar soldaduak erretiratzea falta da oraindik. “Irailaren erdia aldera bukatuko dugu lanekin, egun batzuk lehenago, egun batzuk geroago”, adierazi du Mofazek ejertzitoko irratian.
Bestetik, Israelek eta Egiptok akordio bat adostu dute. Hitzarmenaren arabera, Egiptok bere egingo luke Gazako mugako kontrola. Akordioak dio Egiptok armen kontrabandoa debekatu beharko duela Sinaiko Penintsulatik, behin soldadu israeldarrek alde egiten dutenean. Egiptok mugako kontrola bere egiteak Gazako 38 urteko okupazioarekin bukatuko luke.
ekialde hurbila
Mofazek dio Gazatik soldaduak iraila erdirako aterako dituela
Israelek Gazan dituen soldaduak irailaren erdi alderako aterako dituela esan du Israelgo Defentsa ministro Saul Mofazek, hango irrati militarrean egindako adierazpenetan. Halaber, gaineratu du Israelek Egiptorekin akordio bat adostu duela, azken honek Gazako mugako kontrola bere egin dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu