MUNDUA

Mohamed Assaf, herrialde arabiarrak batu dituen "idoloa"

'Arab Idol' kanta lehiaketa irabazi du Palestinako gazte batek, eta garaipena "Palestinako herriari, martiriei, presoei eta zaurituei" eskaini die. Palestinako Errefuxiatuen Agentziarako NBEko enbaxadore izendatu dute. [Youtube]http://youtu.be/L_uGmsrs5kw[/Youtube]

2013ko ekainaren 24a
11:35
Entzun

Mohamed Assaf 22 urteko gazte palestinarrak 'Arab Idol' kanta lehiaketa irabazi zuen bart gauean. Gazteak bazuen oihartzun handia palestinarren artean, baina atzo garaipena lortu osteko hitzek are handiagoa egin zuten oihartzun hori.

Lehiaketaren garaile zela jakitean, belauniko jarri, eszenatokiari musu eman eta Gaza eta Zisjordaniako biztanleei eskaini zien garaipena: "Palestinako herriari, martiriei, presoei eta zaurituei eskaintzen diet garaipena".

Herrialdea batu egin du Assafen kantuak aurrena eta eskaintzak gero, eta herrialde arabiarretako fenomeno bihurtu da. "Garaipen hau harrotasun iturri eta Palestinako herriaren garaipena da, Jerusalem hiriburu duen estatu independente bihurtzeko ametsaren bidean", esan du Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. Areago, Assaf Palestinako Errefuxiatuen Agentziarako NBEko enbaxadore izendatu du Abbasek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.