Mohamed Mursik ez du Egiptoko parlamentua berrezarriko

Sinai eskualdean, Poliziaren eta «armatutako» talde baten arteko tiroketan, hiru lagun hil dituzte

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Al Masry al Youm egunkariaren arabera, Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak ez du parlamentua berrezartzeko asmorik, horretarako eskumena berreskuratu arren. Igandean, Indar Armatuen Kontseilu Gorenaren dekretua baliogabetu ondoren, gobernuko eta parlamentuko boterea presidentearen esku gelditu dira berriro. Uztailean, legebiltzarra desegin behar izan zuen, Auzitegi Gorenak hala aginduta.

Bestalde, hiru lagun hil zituzten atzo Egiptoko Sinai probintzian. Poliziaren arabera, talde batek tiroz eraso zieten, eta ondoren sortutako borroketan hil ziren hiru lagunak. Bestetik, Egipto Gazarekin lotzen duen Rafah pasabidea ireki dute hiru egunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.