Ouathik adierazi duenez, etxalde bateko sotoan izan dute bahituta. Bahitzaileek ez dute lotuta izan eta janaria ekartzen zioten. Teknikariak azpimarratu du, bere bahiketa ez dela "politikoa" izan, "palestinarren arteko gorabehera" baizik.
Jacques Chirac Frantziako presidenteak Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko buruari eskerrak eman dizkio Ouathiren askapenean laguntzeagatik.
Bahiketa
Mohamed Ouathi France 3 telebista kateko teknikaria aske utzi dute
Pasa den abuztuaren 14an Gazan bahitu zuten Mohamed Ouathi telebista teknikari frantziarra aske utzi dute gaur, eta ez dauka zauririk. Ouathi France 3 telebista kateko teknikaria da, eta hiru lankiderekin hotelera itzultzen ari zela bahitu zuten. Hiru gizonezkok auto batean sartzera behartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu