Hori dela eta, litekeena da Irakeko segurtasun indarren mugimenduaren helburua Al Sadr imama Najafetik bidaltzea izatea. Atzo, herritarren manifestazio bat izan zen Najafen milizia xiiten buruzagiak hiritik alde egin dezala eskatzeko.
Al Jazeera telebista kateak zabaldu duenez, Hawza -ren agindu bat eskatu die Al Sadrek Irakeko segurtasun indarrei bere egoitzetara sartu ahal izateko.
Irak
Moktada Al Sadren bulegoak inguratu dituzte Irakeko segurtasun indarrek
Irakeko segurtasun indarrek Moktada Al Sadr buruzagi xiitaren bulegoak inguratu dituzte gaur goizean, Najaf hiri santuan. Irakeko tropetako buruek ez dute azaldu zergatik daukaten hesituta Al Sadren egoitza. Abuztuan, Najafen hasi eta Irakeko beste hainbat lekutara zabaldu zen altxamendu xiitaren buruzagia izan zen Al Sadr. Joan den astean utzi zuten xiitek bertan behera oldarraldia, Al Sadrek Al Al Sistani Irakeko xiiten buruzagi erlijioso nagusiarekin hitzarmena lortu ondoren. Hitzarmen horren arabera, Al Sadrek eta haren aldeko miliziek alde egin behar dute hiritik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu