Monje tibetar batek su eman dio bere buruari
PEKIN. Nyage Sonamdrugyu 40 urteko monje tibetarrak su eman dio bere buruari protesta gisa, Qingahi Tibet ondoko probintzian, dalai-lamaren jaioterrian. Bizi duten errepresioagatik Txinako Gobernuaren kontra protesta egiteko muturreko ekintzetara jo dute tibetarrek azken hilabeteetan. Aurten bere buruari su eman dion hirugarren monjea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu