mundua

Monti ez da aurkeztuko Italiako hauteskundeetara

Azaroan hartu zuen lehen ministro kargua, Berlusconik dimisioa eman ostean.

2012ko uztailaren 10a
17:50
Entzun

Mario Monti Italiako lehen ministro eta Finantza ministroak jakinarazi du ez dela herrialdeko hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko eta gobernuan ordura arte baino ez dela egongo. Datorren urtean izango dira legebiltzarrerako bozak.

Europako Batasuneko Finantza ministroek Bruselan egindako batzarraren ostean iragarri du neurria Montik. Gaur arte ez zuen halakorik esan.

Iazko azaroan hartu zuen lehen ministro kargua, Silvio Berlusconik dimisioa eman ondoren. Harrezkero neurri ekonomiko gogorrak hartu ditu. Uste du Italiak ez duela erreskaterik eskatu beharko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.