Mundua

Moralesek bertan behera utzi ditu AEBek Bolivian drogaren kontra egiten dituzten operazioak

Boliviako presidenteak bere gobernuaren kontra "espioitza" egitea eta "konspirazioa" leporatu die Ameriketako Estatu Batuei.

2008ko azaroaren 1a
18:35
Entzun
Evo Morales Boliviako presidenteak bertan behera uztea erabaki du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) bere herrialdean drogaren aurka egiten dituzten operazioak. Boliviako Gobernuaren kontra "espioitza" egitea eta "konspirazioa" leporatu die Moralesek AEBei.

Chapare-ko kuartel batean eman du neurriaren berri presidenteak. Kokainaren eta narkotrafikoaren aurkako ekitaldi batean izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.