Moralesek Mexikotik Kubara bidaiatu du, «osasun arrazoiak» direla eta

Evo Morales Boliviako presidente ohia, Mexikon, azaroaren 20an. J. MENDEZ / EFE.
2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Evo Morales Boliviako presidente ohi erbesteratuak Mexikotik Kubara bidaiatu zuen atzo, «osasun arrazoiak» direla medio. Mexikoko Atzerri Gaietarako Idazkaritzak jakinarazi duenez, bidaia «aldi baterakoa» da. Mexikoko Gobernuak ez du xehetasun gehiago eman. Gabriela Montaño Boliviako Osasun ministro ohiak azaldu du lehenago ere Bolivian artatu zuen mediku talde kubatar berarekin kontsulta egitera joan dela irlara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.