Moskuko Domodedovo aireportuan atzo arratsalde hasieran izandakoleherketan gutxienez 35 lagun hil eta beste ehun zauritu ziren, horietako asko larri. Errusiako segurtasun zerbitzuen arabera, ekintzaile suizida batek zartarazi zuen bonba, aireportuko nazioarteko hegaldien terminalean. Atzo iluntzean artean inork ez zuen bere gain hartu atentatuaren erantzukizuna. Polizia iturriek zehaztu zuten ustezko ekintzaile suizidarena izan zitekeen burua atzeman zutela, eta «arabiar itxura» zuela. Kaukasoko ekintzaileak atzean egotea ere ez dute baztertzen.
Domodedovo aireportua hiriburutik berrogei bat kilometro hegoaldera dago. Segurtasun zerbitzuek zabaldutako datuen arabera, leherketa nazioarteko hegaldiak iristen diren terminalean izan zen, zehazki bidaiariak hatuak jasotzeko zain egoten diren aretoan. FSB Segurtasun Zerbitzu Federalak berehala zehaztu zuen ekintzaile suizida batek eragin zuela leherketa. Errusian atentatu bat gertatzen den aldiro lanari ekiten dion ikerketa batzordeko eledun Vladimir Markinek ere ziurtatu zuen «ekintza terrorista» batizan zela. Bozeramaile horrek ez zuen datu zehatzagorik eman, baina zerbitzu sekretuek jakinarazi zutenpolizia «hiru susmagarriren» bila ari zela. Atentatua gertatu ordu batzuetara, polizia iturri batek ziurtatu zuen ustezko ekintzailearen burua aurkitu zutela eta «arabiar itxurako» lagun batena zela.
Leherketak kaosa eragin zuen aireportuko terminal horretan ziren lagunen artean. «Jendea alde orotara korrika hasi da, baita zaurituak zeuden batzuk ere», adierazi zuen lekuko batek. «Pertsona asko odoletan dira, eta kea denetan zabaldu da», zehaztu zuen, berriz, Nataxa izeneko beste lekuko batek. Hain zuzen ere, kaos egoera horretan atentatuaren ondorioei buruz datu ezberdinak zabaldu zituzten —inguru guztiak keak hartuak izateak ere eragin zuen—. Osasun Ministerioaren datuen arabera,130 lagun zauritu ziren atentatuan. Elena Galanova aireportuko zerbitzuen eledunak iluntzean zehaztu zuen leherketan 35 lagunek galdu zutela bizia, eta zaurituak, berriz, 45 inguru zirela. Horien artean, haatik, batzuk larriki kolpatuak direnez, oso litekeena da hildakoen kopurua handitzea.
Modernoa, baina ez segurua
Polizia iturrienarabera, lehertu zuten lehergailuak bost kilo trinitrotolueno zuen. Oraindik ez da argi aireportu horretan zein hiriburuko beste bietan indarrean dauden segurtasun neurriekin nolairitsiahal izan den eraso egilea terminal horretaraino. Haatik, Errusiako hiriburuko modernoena izanik, Domodedovo aireportuaren segurtasunaz zalantzak izan dira iraganean. Hala, 2004ko abuztuaren 24an, bi ekintzaile suizida bertatik abiatu ziren, aireportuko langile batzuei txartelak legez kanpo erosi ondoren. Bi hegazkinetan sartzea lortu ondoren, soinean ezkutatuta zeuzkaten lehergailuak zartarazi zituzten hegaldian, eta euren bionaz gain, beste 89 lagunen heriotza eragin zuten.
Leherketa izan baino apur bat lehenago, hiruzpalau hegazkin lurreratu ziren aireportuan; Odessa (Ukrainia), Hurgada (Egipto), Brusela (Belgika) eta Burgas (Grezia) aireportuetatik abiatutako hegazkinak; 16:00 eta 16:20 bitarteanheldu ziren.
Domodedovoko atentatuaren berri jakin orduko, agintariek segurtasun neurri zorrotzagoak indarrean jarrarazi zituzten hiriburuko beste bi aireportuetan; Xeremetievon eta Vnukovon, baita hiriburuko metroan ere. Metroan gertatu zen, hain zuzen, hiriburuko azken atentatu larriena. 2009ko martxoaren 29an, bi emakume ekintzailek euren buruak zartarazi zituzten metroko bi geltokitan. Leherketa horietan, 40 lagun hil ziren —ekintzaileak barne—, eta ehundik gora zauritu.
Nazioartearen salaketa
Dmitri Medvedev Davosko (Suitza) Ekonomia Forora abiatzekotan zegoen atzo, baina presidenteak bidaia atzeratu egin zuen, atentatuari buruzko ikerketaz arduratzeko. Errusiako presidenteak iragarri du garraio azpiegituretan segurtasun neurriak areagotuko dituztela: «Segurtasun neurrien araudi berezi bat paratu beharra da garraio leku garrantzitsuenetan». Garraio Ministerioari agindu dio hori egiteko, segurtasun zerbitzu federalekin elkarlanean.
Moskuko atentatuak salaketa uholdea eragin du nazioartean; NATOk, Europako Batasunak, Parisek, Berlinek eta Washingtonek, besteak beste, salatu dute erasoa. Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia atsekabetuta agertu zen.
Moskuko aireportu batean 35 lagun hil eta 130 zauritu ditu ekintzaile suizida batek
Domodedovo aireportuko nazioarteko hegaldien terminalean lehertu dute bonba, hatua jasotzeko zeuden bidaiarien arteanUstezko ekintzaile suizidaren burua aurkitu dute, eta «arabiar itxura» duela zehaztu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu