Errusia

Moskuko desintoxikazio zentro batean 43 emakumezko hil ditu "nahita sortutako suak"

Moskuko suhiltzaileek diotenez, nahita piztu du norbaitek sua desintoxikazio zentroan. Sendatzen ari ziren 43 emakumezko hil dira bertan, garrak sortu direnean ateak itxita zeudenez ezin zirelako irten.

2006ko abenduaren 9a
13:36
Entzun
Suak ezinezko egin du sarrera nagusitik ateratzea, eta atzeko atea itxita aurkitu dute bertatik ateratzen saiatu direnek. Leihoetako barroteak giltzarrapoekin itxita zeuden, baina bertako langileek ez dute haiek askatzerik lortu. Suhiltzaileek salatu dute goizaldeko 1:30ean jaso z¡duten deia beranduegi jaso dutela. 160 lagun ateratzea lortu dute, eta hildakoen gorpuak non dauden ikusta, haiek ere ateratzen saiatu zirela ondorioztatu dute.

Antza denez, eraikinaren bigarren solairuko sukaldean zegoen mahai batean piztu da sua. Horregatik, suhiltzaileek %90eko segurtasuna dutela diote sua norbaitek nahita piztu zuela esateko. Nolanahi ere, Moskuko fiskaltzak azaldu duenez, ikerketa egiten ari direnek ez dute hipotesi bakar bat ere baztertu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.